Sarreren salmenta

2017 SANTANA27
http://www.santana27.com
Pol.Ind. Santa Ana - Tellería, 27 Bilbao (Bizkaia)
E-mail: admon@santana27.com - Tel.94 459 86 17

Powered by © Codetickets

Baldintzak

Sarrera erosten duenak onartu egiten ditu, ekintza horren bidez, honoko Erabilera Baldintza Orokor hauek:
1. Behin sarrera erosita, ez da aldatuko edo dirurik itzuliko.
2. Antolatzaileek ikuskizunaren programa aldatzeko eskubidea izango dute.
3. Onartzeko eskubidea erreserbatuta dago.
4. Sarrerak hainbat segurtasun-neurri ditu. Antolatzaileek ez dute beren gain hartzen salmenta-toki ofizialetan eskuratu ez diren sarreren erantzukizuna. Sarrera hondatuta edo apurtuta badago, edo faltsutu izanaren zantzuak baditu, Antolatzaileek sarreraren jabeari barrutira sartzea galarazi ahal izango diote. Horrelakoetan, Antolatzaileek Erabilera Baldintza Orokor hauen 13. puntuan adierazitako neurri legalei ekiteko eskubidea izango dute.
5. Sartu ahal izateko sarrera osoa eduki behar da, eta egoera onean, gainera. Sarreraren jabeak galdu egingo ditu hark ematen dizkion eskubideak, barrutitik ateratakoan.
6. Barrutian sartzeko unean, ikusleak miatu egin ahal izango dituzte, Legeak dioenaren arabera. Ezingo da barrutira sartu Antolatzaileek arriskutsutzat jotzen duten edo indarrean den araudiak debekatzen dituen objekturik. Argazki- edota bideo-kamerarik, grabagailurik edo irudia nahiz soinua erregistratzen duen bestelako tresnarik ere ezin da sartu.
7. Musika-ekitaldietan erreserbatuta daude ekitaldiarekin lotutako irudiari eta jabetza intelektualari dagozkion eskubide guztiak. Beraz, ikusleek ezin dute bertako irudirik hartu edo soinurik grabatu, aurrez Antolatzaileek horretarako baimena idatziz eman ez badiete.
8. Ekitaldi osoa bertan behera geratuko balitz, Antolatzaileek dirua itzuliko dute. Ez dute itzuliko, ordea, sarreraren prezioari salmenta-kanalek gehitzen dioten zenbatekoa, haiek ez baitute arautzen edo agintzen zenbateko hori, eta zerbitzu hori egintzat jotzen baita gainera, sarrera erosteaz bat.
9. Sarrera jaulkitzen duen sozietateak ez du inolaz ere bere gain hartuko Antolatzaileei dagokien betebehar eta erantzukizunik.
10. Ekitaldiko ikusleak komunikabideek hartutako irudietan agertu ahal izango dira gero, sustapen helburuz.
11. Ekitaldi hauetara sartu ahal izateko gutxieneko adina 16 urtekoa da legez. Adin txikikoak Legezko Tutoreak lagunduta sartu ahal izango dira. Horretarako, haien arteko ahaidetasuna frogatzen duten agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko dute, barrutira sartzerakoan: familia-liburua, bien Nortasun Agiriak edo pasaportea edo Legezko Tutorearen baimena –Guardia Zibilaren edo Polizia Nazionalaren aurrean aurkeztua–, bien Nortasun Agiriekin batera. Atzerritarrak izanez gero, jatorrizko herrialdeko agiri horiek berak aurkeztu beharko dituzte, ahaidetasuna frogatzeko. 10 urte arteko haurrek ez dute sarrerarik ordaindu behar.
12. Ekitaldiko Antolatzaileek kanporatu egin ahal izango dute sarreraren jabea, Erabilera Baldintza Orokor hauen aurka jokatzen badu edo Antolatzaileen esanei jaramonik egiten ez badie. Norbait barruti barnean egotea bere buruarentzat edo besteentzat arriskutsua izan daitekeela aurreikusten bada, arrazoiz, jende-oldea eragiteagatik edo toxikazio-egoera nabarmenean edo potentzialean dagoelako, sarrera galarazi ahal izango zaio, edo, dagoeneko barnean bada, barrutitik kanporatu ahal izango da. Kasu horietan guztietan, sarreraren jabea izango da egindakoen edo egin gabe utzitakoen erantzule, horien ondorioz beste batzuei kalteak eraginez gero edo kalte materialak sortu baditu.
14. Zuzenean edo zeharka Antolatzaileen aurka egindako iruzur-, ebasketa- edo lapurreta-ahalegin orok edo jabego pribatuari egindako kalte orok kalte horien eragileen aurka dagozkien neurri legalak hartu ahal izateko baimena emango die Antolatzaileei, bai neurri zibilak bai penalak hartzeko baimena.
15. Sarrera honen jabe izateak ez die hura –edo haren edukia– publizitate-, marketing- edo sustapen-helburuz erabiltzeko eskubiderik ematen ez jabeari ez hirugarren batzuei, ezta lehiaketa, opari edota zozketak egiteko ere. Puntu hau ez betetzeak zigor ekonomikoa ekarriko dio iragarkiaren egileari edota baimendu gabeko erabiltzaileari: ekitaldiko sarrera garestienaren balioa mila aldiz biderkatuta ordaindu beharko du. Horrek ez du salbuetsiko geroago kalte-galera orokorren erreklamazioa egitetik. Bestalde, sarrerak ematen dion lizentzia ere bertan behera geratuko da.
16. Sarrera dirua balitz bezala zaindu behar da ekitaldiaren egunera arte. Sarrera erosten duenak –edo norbaiten izenean jartzen bada, pertsona horrek– bere gain hartzen du erantzukizun osoa, bere sarreraren beste kopiaren bat aurkezten bada, fotopokiatuta edo faltsututa. Kasu horretan, galdu egingo du ekitaldia ikusteko sarrerak ematen duen eskubidea.